LABO GO 8 Nerea eta Gorka Gurrutxaga

<-- Atzera // Atrás

LABO GO 8 | Nerea eta Gorka Gurrutxaga
Kutxa Kultur Plaza, 4ªPlanta.

Tabakalera Donostia.
27.12.2018 Osteguna | Jueves.

Bisonte bat bihotz eriarentzat
Estrenaldia | Estreno.
Dantza Garaikidea | Danza contemporánea.

1- 15:00 – 19:30:
Entsegu irekia | Ensayo abierto.
2- 19:30:
Aurkezpena | Presentación.
Sorkuntza prozesuaren erakustaldia | Muestra del proceso de creación.
3- 20:00:
Solasaldia | Coloquio.

Abenduaren 27an Nerea eta Gorka Gurrutxaga anai-arrebak “Bisonte bat bihotz eriarentzat” proiektua lantzen aritu ziren arratsaldeko 15:00etatik 19:30etara. “Bisonte bat bihotz eriarentzat” Gaizka Sarasolaren “Urak ttiki dire” antzezlana oinarri hartuta ondutako dantza emanaldia da.

Emanaldiaren lehen atala 2018ko Irailaren 29an aurkeztu zen Gasteizko Artium museoan. Egun, emanaldiaren bigarren atala lantzen ari dira Nerea eta Gorka. Abenduaren 27ko jardunaldian bigarren atal horren lanketan jardun ziren anai-arrebek, entsegua publikoarekin partekatuz. Bestalde, lehen atalaren nondik-norakoak iradokiko dituen hainbat elementu izan ziren ikusgai. Hala nola, jantziak, argazkiak eta bideoak. Horrela, “Bisonte bat bihotz eriarentzat” proiektuaren iragana, oraina eta etorkizuna elkartuz. 19:30etan, entseguaren amaieran ikuslegoarekin solasaldi bat antolatu zen.

El jueves 27 de diciembre, de 15:00 a 19:30 de la tarde, Nerea y Gorka Gurrutxaga presentaron su proyecto “Bisonte bat bihotz eriarenzat”. El proyecto se trata de una coreografía inspirada en el texto teatral “Urak tiki dire” de Gaizka Sarasola. La jornada consistió en un ensayo abierto en el que Nerea y Gorka trabajaron en el segundo acto de la pieza. También se expusieron varios elementos del primer acto (vestuario, fotos y videos) que se estrenó el 29 de Septiembre en el Museo Artium de Gasteiz. De esta manera el pasado, presente y futuro del proyecto se mezclaron en una misma sesión. A las 19:30, se realizó una muestra del ensayo y tuvimos un coloquio abierto con el público.

Nerea eta Gorka Gurrutxaga | Bisonte bat bihotz eriarentzat.

Autores | Egileak: Nerea Gurrutxaga eta Gorka Gurrutxaga.
Música | Musika: Ghjuvan-Paulu Poletti.
Texto | Testua: Gaizka Sarasola.
Vestuario | Jantziak: Lurdes Arruti.
Fotografía | Argazkiak: Jesús Robisco.
Residencias | Egoitzak: Arropaineko Arragua (Lekeitio), Dantzagunea (Errenteria), L’atelier du Mouvement (Prupià).
Agradecimientos | Eskerrak: Laura-Maria Poletti, Leire Otamendi, Nekane Mendizabal, Beñat Urretabizkaia eta Florencia Martina.

“Bisonte bat bihotz eriarentzat”. Basoan barrena dator Erregeren Segizioa. Bisonte bat dakar, opari, Bihotz Eriarentzat. Arrainik izango da oturuntzan eta gorteko zaldunek besarkatuta egingo diote adio ilunabarrari. Besarkatuta, besarkadantzan.

“Bisonte bat bihotz eriarentzat”. Desde dentro del bosque se acerca el Séquito del Rey. Trae un bisonte como regalo para el Corazón Roto. Habrá pescado en el banquete y los caballeros de la corte se despedirán abrazados del atardecer. Abrazados, abradanzando.

Nerea Gurrutxaga Arruti (Donostia, 1993). The Place/London Contemporary Dance School eta Scottish Dance Theatre-n burutu ditu ikasketak. Curious Seed, Collective Endeavours eta Barrowland Ballet-ekin egin du lan besteak beste.

Gorka Gurrutxaga Arruti (Donostia, 1991). Berlingo Tanzfabrik-en eta Bruselako P.A.R.T.S.-en burutu ditu dantza ikasketak. Miet Warlop eta Cielo rasO-rekin egin du lan. Egun, Vera Tussing, Hiatus/Daniel Linehan eta ECCE/Claire Croizé -rekin dihardu.

Nerea Gurrutxaga Arruti (Donostia, 1993). The Place/London Contemporary Dance School eta Scottish Dance Theatre-n burutu ditu ikasketak. Curious Seed, Collective Endeavours eta Barrowland Ballet-ekin egin du lan besteak beste.

Gorka Gurrutxaga Arruti (Donostia, 1991). Berlingo Tanzfabrik-en eta Bruselako P.A.R.T.S.-en burutu ditu dantza ikasketak. Miet Warlop eta Cielo rasO-rekin egin du lan. Egun, Vera Tussing, Hiatus/Daniel Linehan eta ECCE/Claire Croizé -rekin dihardu.