<-- Atzera // Atrás

anakrusa01

[EUSK]
Anakrusa. Dantza-Teatro Konpainia
Anakrusa (Noemí Viana, Eneko Gil, Ion Estala eta Iñigo Ortega) 2011ean sortu zen Dantzan Bilaka izeneko sorkuntza-koreografikoko laguntza jaso ondoren. Mugimenduaren, soinuaren eta espazioaren arteko sorkuntza-kodigo komunak bilatzea da taldearen helburua.

Esperimentazio lanetan murgildurik taldea oso emaitza onak hasi zen eskuratzen: soinuak gorputzean uzten duen oihartzuna, soinuaren transposizioa espazioan eta hitzean, etab. Idazteko makina, metronomoa eta gorputzak berak sortzen dituen soinuak dira taldearen lehenengo piezaren oinarria, Tempus-i. 2012an Redescena-k eta dFeria-k gomendatutako pieza da. Bestetik kalea hautatu zuen taldeak. Lan egiteko modua berdina da, probokazioa; hiriko txoko bat, banku bat, hiritarren espazio bat eta bertan gertatuko da Insitu, Anakrusaren bigarren pieza. Taldearen hirugarrengo pieza DUO izan zen, haurdun dagoen emakumezko dantzari baten ikerketa da. Haurdunaldiak bere gorputzean, emozioetan, inguruan eta lanbidean duen eraginaren hausnarketa. Bi mugimendu eta bi gorputzen arteko elkarbizitzea eszenaratzeko beharra. Duo bat solo batean…Bere ibilbidean, Anakrusak hamaika artisteekin egin du lan. Besteak beste, Jesús Rubio Gamo, Xabier Erkizia, Pello Gutierrez edo Dejabú Panpin Laborategia.

Eszenako lanez gain, taldeak beste motatako ekintzak burutu ditu. Sentzibilizazio eta hezkuntza-lantegiak, hitzaldiak, ikasgelak eta entsegu irekiak.

Tempus,-i: Komunikazioa, grafikoa eta arte-zuzendaritza.
Insitu: Komunikazioa, grafikoa eta arte-zuzendaritza.
Tailerrak eta entsegu publikoak: Produkzioa, Komunikazioa, grafikoa eta arte-zuzendaritza.
Duo: Zuzendaritza laguntzailea, sorkuntza, produkzioa, grafismoa, arte-zuzendaritza eta komunikazioa.

Duo-ren dossierra jaitsi / Descárgate el dossier de Duo

[CAST]
Anakrusa – Compañía de Danza-Teatro
Anakrusa (Noemí Viana, Eneko Gil, Ion Estala, Iñigo Ortega) nació en 2011 tras recibir la ayuda de creación Dantzan Bilaka. El objetivo del grupo era la búsqueda de códigos de creación en común entre el movimiento, el sonido y el espacio.Inmersos en un laboratorio experimental la compañía dió con resultados muy satisfactorios en el eco que el sonido deja en el cuerpo y su transposición en el espacio y la palabra. Una máquina de escribir, un metrónomo y los propios sonidos que genera el cuerpo son la base de lo que fue su primera pieza, Tempus,-i. La pieza fue recomendada por Redescena y dFeria en 2012. La segunda pieza de Anakrusa fue Insitu. El lugar es la calle. La forma de trabajar es la misma, la provocación; un lugar urbano, un banco, un espacio habitado por el pueblo donde va a suceder Insitu. Su tercera pieza fue Duo, la exploración de una mujer bailarina embarazada. De la influencia de un nuevo estado en su cuerpo, persona, emoción, creatividad, entorno y profesión. La necesidad de compartir y llevar a escena la coexistencia de dos movimientos, dos cuerpos. Un dúo en un solo.

En su trayectoria Anakrusa trabajó con artistas como Jesús Rubio Gamo, Xabier Erkizia, Pello Gutierrez o Dejabú Panpin Laborategia, entre otros.

Además del trabajo escénico Anakrusa desarrolló actividades paralelas como talleres educacionales y de sensibilización, charlas, clases formativas y ensayos abiertos.

Tempus,-i: Comunicación, grafismo y dirección de arte.
Insitu: Comunicación, grafismo y dirección de arte.
Tailerrak eta entsegu publikoak: Producción, comunicación, grafismo y dirección de arte.
Duo: Ayudante de dirección, creación, producción, grafismo, dirección de arte y comunicación.

Bideoak // Vídeos:



Anakrusa Google-en // Búsqueda de Anakrusa en Google:
Anakrusa Google

Galeria // Galería:
anakrusa02anakrusa03anakrusa07anakrusa04

<-- Atzera // Atrás