<-- Atzera // Atrás

LABOLABO: NODE Lab Garden
LABO Proposamen Eszenikoen Laborategiaren aurkezpena.
Presentación LABO Laboratorio de Propuestas Escénicas.
Irailak 7 Septiembre // Osteguna 19:30 Jueves.
La Azotea – Convent Garden.
Jaiotz Osa “Suddenly” (danza contemponánea // dantza garaikidea)
ARGAZKI BILDUMA GALERÍA FOTOS

[EUSK]
Pasa den irailaren 7an, osteguna 19h30tan, LABO NODE Lab Garden: Proposamen Eszenikoen Laborategiaren aurkezpena izan zen Convent Gardeneko La Azotean.

LABOk Convent Garden eszenikoak, esperimentalak eta performatiboak diren proposamenak aurkezteko lekua bilakatzea du helburu, espazio ireki bat sortzea. Tokia bereziki apaindu zen eta programa aurkeztu ondoren Jaiotz Osak, sortzaile eta koreografoa, Suddenly bere azkenengo pieza aurkeztu zuen.

[CAST]
El jueves 7 de septiembre en La Azotea de Convent Garden tuvo lugar la presentación de LABO Node Lab Garden: Laboratorio de propuestas escénicas.

El objetivo de LABO es convertir Convent Garden en un espacio abierto donde puedan representarse diferentes propuestas escénicas, experimentales y performativas, así como sus procesos de creación. El espacio estuvo decorado para la ocasión y tras la presentación del programa, el creador y coreógrafo Jaiotz Osa presentó su última pieza Suddenly.

LABO: Convent Garden, NODE, Dantzagunea, Diputación Foral de Gipuzkoa, Ayto. de Errenteria, Noticias de Gipuzkoa, Drunkat.

[EUSK]
Jaiotz Osa – Suddenly
Dosierra jaitsi

“Eraikin baten gailurrean zaudenean edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu… Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun se- gundu hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori. Burutik pasatzen zaizkizun instante horiek; hainbeste beldurtzen duten segundu horiek. Bertigoz beteriko momentu bat.”

Pieza, bihozkada horietatik abiatuta sortu da. Burutazio horiek, arrisku baten aurrean gaudela ohartarazten gaituzten seinaleak besterik ez dira, garunak kontuz ibiltzeko gogorarazteko erabiltzen duen sistema bat. Baina zer gertatuko da bihozkada horiei kasu egitea erabakitzen badut? Zer salto egiten ba- dut? Zer musukatzen badut?

Pieza honek, bihozkada hauei jarraitzearen ondorioak islatzen ditu. Batzuetan, erokeria hauei esker jarraitzen dugu bizirik, oreka neutro batean bizitzea baino askoz aberasgarriagoa baita jauzi egitea.

Lengoaia koreografiko bizia duen eta mugimendu energetikoez eta irudiz beterik dagoen obra bisual bat da suddenly, inguruarekin eta publikoarekin erlazionatzen dena. Hortarako, non dantzatuko den eta bertako baldintzak kontutan edukiko dira. Honez gain, benetako arreta jarri dugu arropa eta musikan, koreografiak bezainbesteko garrantzia izango baitute.

[CAST]
Jaiotz Osa – Suddenly
Bájate el dossier

“Cuando estás en lo alto de un edificio o te asomas a un balcón situado a muchos pisos de altura, es posible que durante unos segundos se te cruce por la cabeza el deseo de saltar al vacío. O de saltar a las vías del tren antes de que pase un tren a gran velocidad. Ese segundo en el que repentinamente, piensas en darle la mano a esa persona, esa idea de como sería tocarle la cara. El momento en el que de repente decides soltar el globo y dejar que desaparezca en el infinito. Esos momentos que se te pasan por la cabeza. Esos segundos que tanto miedo dan. Instantes llenos de vértigo.”

Suddenly parte de todos estos pequeños impulsos que nos paralizan por unos segundos. Estas ideas que cruzan nuestra mente en realidad nos hacen ser conscientes de que podemos estar en peligro. Es una forma que el cerebro utiliza para recordar que debemos tener cuidado. ¿Pero que pasará si decidido llevarme por ese impulso? ¿Qué pasará si salto? ¿Qué pasará si decido soltar el globo? ¿Que pasará si le beso?

La obra refleja qué es lo que sucede cuando nos arriesgamos y nos dejamos llevar por esos impulsos. A veces estas locuras hacen que sigamos vivos y queramos saltar al vacío en vez de quedar en un equilibrio absurdo que nos anula. Porque no siempre preferimos lo malo conocido que lo bueno por conocer.

Con un lenguaje físico y un tipo de movimiento dinámico y enérgico, suddenly es una obra fresca, visual y cargada de imágenes, con el objetivo de conectar con el entorno y el público, y dar rienda suelta a su imaginario. Para eso, se tendrá muy en cuenta el marco en el que se presente la obra y sus características. Además, se le ha dado especial cuidado al vestuario y la música, ingredientes tan importantes como la misma coreografía.